X Gernikako Lekuek 2023 udaberria loratuko du bere 10. edizioarekin
Jaialdi boluntario eta kolaboratiboak programazioaren zati bat aurkeztu du, martxoaren 17tik 25ra bitartean. Besteak beste, Kiko Veneno, Dennis Alcapone, Lady Banana, Pelomono, Wormed eta Olaia Inziarte taldeak ospatuko dute jaialdiaren lehenengo hamarkada. Hartu bonoa eta zatoz Gernikara! Aupa Maurizia eta aupa kultura nahasketak!
Badator Lekuek Festibala, neguari agur esan eta udaberriari musikaz ongi etorria ematera. Martxoaren 17an hasi eta 25era arte iraungo du bere txikitasunean haundia den festibal honek, beti bezala Gernikako hainbat lekuetan. Hamargarrena izanik, benetako ospakizuna, jaia, izango da aurtengo edizioa. Kiko Veneno, Dennis Alcapone, Lady Banana, Pelomono, Wormed eta Olaia Inziarte taldeak dira lehenengo konfirmazioak, bolondresen bultzadaz sortutako festibal bereziena den honetan. Kontzertu, hitzaldi, disko arte azoka, dj, tailer, erakusketa eta beste jarduera gehiago konfirmatzeko zain, edizio berri honen grafika nabarmendu behar da. Urtero artista ezberdin batek diseinatzen du, eta 2023an Ramon Zabalegi irundarraren txanda izan da (@zumitrenko). Baita Mauriziarena ere, aupa!