Espaloian

2014/03/10 - 19:45
Prezioa

Espaloian proiektua Itoiz taldearen bost jarraitzaile sutsuk sortutako ideia bat da. Itoiz taldearen abestiek daukaten freskotasuna eta indarra jendeari zuzenean heleraztea da bere helburu.

Euskal Herri guztiarena den Itoiz taldearen musika-ondarea ezagutaraztea da Espaloian taldearen asmoa, “Lau teilatu”tik haratago.

Adin guztietako jendearengana iritsi nahi du Espaloianek, batez ere gazteengana. Horretarako, Itoiz taldeak zuzenean zeukan magia berbera transmititzen saiatzen da emanaldi guztietan, soinua eta argiaren kalitatea tamaina honetako apustu baten neurrian zainduz.

Espaloian taldean Gatibu taldeko Haimar Arejita (gitarra) eta Gaizka Salazar (bateria) daude, gehi Alex Arana (ahotsa eta gitarra), Daniel Asua (baxua) eta Ander Erzilla (saxofoia eta koruak).

Kalitatea eta magia ez dira faltako edozein herriko jaixetan.