Gari

2014/03/14 - 22:00
Prezioa

Ez da amaiera, Gari: Hertzainak taldearen garaietatik agertokietan dabilen kantaria izanik, maisu baten gisa menperatzen du oholtza, eta publikoarekin, aldi oro, hari sendo bat sortzen du, harengandik hurbil sentitu dadin.

Abeslari bikaina, espresibitate musikalaren gainean oinarritzen du bere ahots beroa, komunikazio samur bezain zirraragarria lortzeko. Ahaztezina.

Diskoak otsailaren amaieran ikusiko du argia eta zuzeneko kontzeptu artistiko heldua erabiliko du, publikoa berriro ere, bere kantuen sakontasunez liluratzeko. Erakargarriak dira kantuak, barne-barnetik jaiotzen diren argi indartsuak, imitaezina den era moderno eta sentsualean.