Bere 4 partaideen elkar elikatzean eta musika modu aske batean ausnartzean oinarrituta jaio zen Kicking&Alive; bere lormugatzat familia ezberdineko sustrai eta erramak bat egiteko asmoa dutelarik.
2010garren urtean, Arkaitz Gaztelu eta Paul Omaetxebarria, azken honek komposaturiko doinuak lantzen zenbiltzan, Joseba Obieta “Obito” –berez kitarrajolea-, bajuarekin lotu zitzaien. Geroago, proiektuari osotasuna emanez, Patxi Goikotxea, perkusio eta bateri jole maisua, batu zitzaien. Gutxira, Kicking&alive-k bere lehen albuma auto produzitu eta plazaratu zuen 2011an, Gorka Escauriaza-ren eskutik: “Premiere”.
Gure azken lana 2013an kaleratu genuen: “The Very Vest”. Jon Urriolabeitia teknikari eta lagunaren eskutik grabaturiko auto produkzio lan hau, 10 abestiz osatuta dago, lehen lanak ezbezala kolaborazioak gehitu zaizkiolarik: Jon Carrillo (Saxoa y Klarinetea), Maite Asteinza (Txirula eta koruak), Itziar Muniategi (Ahotsa) eta Iñaki Gonzalez (Koruak).