Naica

2014/03/16 - 20:00
Prezioa

Behin “Fish Taco” bukatutakoan, lokalera itzuli eta jo eta jo jardun zuten, pentsatu gabe aurrera eginez. Izan ere, nik diotsuet guzti hau ez datorrela inongo leku zehatzetik , ez duela inolako gustu berezirik islatzen eta ez duela inongo anbizio esanguratsutan bere sorburua, eta ezagutzen ditudalako diotsuet. Grabazioan zehar, udako egun batean, eta D jaunaren hitzez baliatuz, diskoaren baitan zailtasun edo ulerkortasun konturik ez zegoela esan zidaten, hots, kontzeptuak soinuak, koloreak edo irudiak bezalakoak direla, norberari ondo ala gaizki datozkion intensitateak, suertatzen ala suertatzen ez direnak. Ez dago ulertu beharreko ezer, ez dago inolako interpretazioren beharrik, testuek ez dute inor konprometitzen ez eta ezer nahasten ere. Guzti hau ez dela disko bat betetzen duen musika baino.

Eta horrela atera zitzaien, eta horrela grabatu zuten uda lasai batean zehar, beraien lehen lana gauzatu zuten leku berean, Berako estudio hartan, eta Saturnalia deitu zuten.

H. Redi.

Naica Hondarribiko Psilocybe musika elkarteko kide den musika taldea da. Carlos Noainek eta Naia Mandalunizek 2011n NYC-n sortua, taldea boskote bilakatu zen Mikel Azkona, David Martinez eta Santiago Noain elkartu zitzaienean. 2012an beraien lehen lana grabatu zuten eta 2013an zehar beraien bigarren lana prestatzen aritu dira, udan grabatu dutena Berako Mik estudioan, “Maikel” eta Iker Alzaga teknikariekin, irailean Dave Romanek masterizatu duelarik.
“Saturnalia” izeneko eta bederatzi kantuz osatutako disko hau Psilocybina Records zigiluaren bidez kaleratuko da 2014ko urtarrilean. 2014ean diskoaren aurkezpen lanetan murgilduta ibiliko da taldea.